TXIKIFOLK: TXISTUMAN Ivan Allueren eskutik

Loading Events
This event has passed.

Euskarazko ikuskizuna
Adin gomendatua: 5 urtetik aurrera (+-)

SARRERAK

Ivan Allue multiinstrumentista bilbotarrak idatzi du familiarteko ikuskizun didaktiko hau, antzerkia, zuzeneko musika, txotxongiloak eta umorea biltzen dituena. Allue txikitan hasi zen txistua jotzen, baina gero modu autodidaktan ikasi zuen danbolina kontrolatzen baita beste instrumentu batzuk jotzen ere, hala nola, txirula, alboka, gaita nafarra, atabala, panderoa, txalaparta, whistleak, gaita eskoziarra, uilleann pipe, bodhran -…

 

13 urtetan zehar Drònadár taldeko kide izan zen -euskal musikako eta zeltako taldea- eta beste talde batzuetan ere egona da. Besteak beste, Carlos Núñez, Pantxoa eta Peio, Keats, Dronadar eta Kheraurekin jo du. Fernando Velázquez konpositorearen eta publizitate-iragarkien eskutik (2016ko Gabonetako Loteria, esaterako) soinu-banden grabazioan parte hartu du. Horrez gain, Hortzmuga edo Tartean Teatroa bezalako konpainien eskutik antzerki-proiektuetan parte hartu du. Txistuman ezaguna egin zen San Inazio auzoko konfinamenduan, arratsaldero 54 egunez jarraian haizezko instrumentuekin abesti ezberdin bat bertsionatzera balkoira irteteagatik.

https://txistuman.com/

https://www.youtube.com/watch?v=Z4QYZ5YrI3s

 

 

 

Go to Top