Mielotxin (Nafarroa)

Loading Events
This event has passed.
Gonbidapena eskatu

 

Doakoa gonbidapenarekin

 

Mielotxin taldea 2003ko udan Tafallan (Nafarroa) sortu zen, taldeko abeslari eta akordeoilaria den Iñigo Aguerriren ekimenez. Urte bat lehenago, zuzeneko emanaldi bat sortzeko asmoz, maketa bat grabatu zuen Pontevedran, bere lagun eta musikaria den Pipo Alvariño galiziarraren

laguntzarekin. Asmoa Nafarroan folk musikaren ikuspegi berri bat eskainiko zuen proiektua martxan jartzea zen.

2004. urtean zehar taldea finkatuz joan zen inguruko zenbait eszena-tokietan kontzertuak eskainiz, entzuleri eta kultur programatzaileen kritika onak jasoz: Proposamen berri eta moderno bat da, baina era berean, musika tradizionalarekin lotura estua duena.

 

Taldeak 2017an Oiartzungo MECCA estudioetan, azken urteetan landutako kantuz osaturiko laugarren CDa grabatzen du. Hauetako konposizio batzuk 1953an Nafarroan Alan Lomaxek grabatu zituen kantuetan  oinarritzen dira. Grabazio honetan, Mielotxinek bere oinarrizko erara jotzen du, hau da, bost kide izango dira joko dutenak, bi berriak izanik, Salva Tarazona perkusionista bezala eta Xabi Folch kontrabaxuan.

Mielotxin, ikuskizun honekin, etapa berri batean sartzen da. Mielotxinek Oinarin dantzariekin batera, zuzenean egindako ikuskizun berri honekin herriko musika eta modernitatea konbinazio bikaina egitea posible dela adierazten du, Mielotxinen lan berri honetan kalitate musikala, freskotasuna eta originaltasuna elkartzea lortuz.

 

Derrigorrezko sarrera hiru urtetik aurrerakoentzat. Haur txikiagoekin bazatoz, jakinarazi iezaguzu honako helbide elektronikoaren bidez: info@aitzinafok.org

Go to Top