Loading Events
  • This event has passed.

Xabier Martínez Otxagabia-k bibolin goi mailako ikasketa osoak egin zituen Vitoria – Gasteizko Jesús Guridi kontserbatorioan, Isabel Vilá eta Víctor Parra irakasleekin, beste batzuen artean.

Conservatorium van Amsterdam-en jarraitu zuen bere bibolin heziketa, Istvan Parkanyi-ren laguntzaz, eta horren ondoren tango bibolineko master bat ikasi zuen Rotterdameko CODARTS kontserbatorioan.

Euskal Herriko Gazte Orkestra eta Joven Orquesta Nacional de España-ren kidea izan da, eta orkestra profesional ugariekin elkarlana egiten du.

Euskal Herrira itzuli ondoren, folk munduan barneratu zen, bere lan klasikoekin konbinatuz. Parradust eta Kolme Katu Gasteizko folk taldeetan jotzen du, eta olerki eta aktoretzarekin hamaika proiektu ezberdinetan parte hartzen du.

Derrigorrezko sarrera hiru urtetik aurrerakoentzat. Haur txikiagoekin bazatoz, jakinarazi iezaguzu honako helbide elektronikoaren bidez: info@aitzinafok.org