Loading Events
Erosi hemen zure ticket-ak

 

Jesús Iturralde eta Mario Gómezen bandak “Residence Bilbao” pubean eman zituen lehen urratsak, 2014an. Jam eta Bluegrass saioetan elkartu, eta, azkenean, bikoteak gustuko zituen abestiak jotzen bukatu zuen.

Jesús Iturralde (Txutxo), “LA MILLA TRECE”, “PARRADUST” eta “ARGIÑETA TALDEA” bezalako bandetan parte hartu zuen. Ibilbide berri horretan, eta Mariorekin batera, Cameron Wbster (“THE JUNK BAND”, “ESME SQUALOR”, ”COIGREACH AGO BAILE”) batu zitzaien 2015ean. Hirukote berriak “THREE MEN ON THEIR WAY” izenpean hainbat kontzertu eman zituen 2016an.

Mariok makina bat bandatan jo du; “FASTUOSOS DE LA RIBERA”, “LOS BLUES MORNING SINGERS” eta BLUEJAM-en, besteak beste. Bere ibilbide musikalean, Asier Yarza (“THE FEETANGAS, ANTTON ARANBURU…) ezagutu zuen, “PLAYA CANALLA JAM BAND”, “STICKY POINTERS” eta “BANDA BADAYAn” elkarrekin jotzen baitzuten. 2016ko amaieran, kontrabaxua batu zitzaien, perkusioak indarra hartuz. Halaber, proiektuaren aldaketa ekarri zuen, “THE SORRY STRING BAND” eratu baitzen, eta, 2017an hamaika areto, taberna eta Euskadiko herritan jotzeari ekin zion laukoteak.

the sorry string band

Bandakideak:

  • Mario Gómez: dobroa, gitarra eta ahotsa.
  • Txutxo Iturralde: 6 eta 12 kordeleko gitarra, banjoa eta ahotsa.
  • Cameron Wbster: mandolina, gitarra eta ahotsa.
  • Asier Yarza: kontrabaxua eta ahotsa.

Estiloak:

Bluegrass, Blues, Folk Rock, Country Rock, tradiziozko amerikarra.

Bertsioak

Crosby, Stills, Nash & Young, America, Eagles, tradiziozko amerikarrak.

Derrigorrezko sarrera hiru urtetik aurrerakoentzat. Haur txikiagoekin bazatoz, jakinarazi iezaguzu honako helbide elektronikoaren bidez: info@aitzinafok.org