MAKIL-DANTZA taillerra – AIZKOA MADINABEITIA & AZAITZ UNANUE

Loading Events
This event has passed.
SARRERAK

 

Aizkoa Madinabeitia eta Azaitz Unanue dantzari arabarrak dantza tailerra hau emango dute: Makil-dantzak, makil jokoak, paloteauak, trokeauak… Ez dira gutxi hemen eta han, gertu eta ez hain gertu, makilen bitartez adierazten diren dantzak… Zer esan nahi digute? Nondik datoz? Ba al dute inguruan egitura koreografiko bat? Zomorroen eztenak, lurra jorratzeko tresnak, borrokarako armak, edo jolas soilak ote?

Hemen, Arabar Errioxan ere aberatsa da dantza mota hauen presentzia… Dantza jostagarri hauek ikasteko aukera eman nahi dizuegu eta ahal dugun heinean aurreko misterioei erantzuten saiatuko gara, edo agian hobe misterioari misterio izaten utzi? Eta lasai, ez duzu zertan Dantza Maixua izan behar hauek ikasteko, hankak eta besoak mugitzeko gogoa besterik ez… Haaa! Eta punteria pixka bat ere bai!

Go to Top