Loading Events


Erosi hemen zure ticket-ak

 

“Delta” izenpean argitaratu du disko berria “RIU” folk taldeak. Grekeraren abezedarioaren laugarren hizkia izateaz gain, ibai-ahoan sortzen diren sedimentuen metakinarekin lotura sendoa du, akzidente geografiko horrek ingurumena aldatu eta itxura berria ematen baitio ingurumenari. Orohar, “RIU” taldearen laugarren diskoa, tradizioaren jalkinak musikan duen eraginaren eta inguru berrien sorreraren metafora bat da. Taldearen erroa tradizio katalana bada ere, Mediterraneoko auzotarrek Atlantikoko armoniaz barreiatutako musika eskaintzen digute.

IV Concurs Sons de la Mediterrània-ren irabazleak 200 kontzertu baino gehiago eman dituzte. “RIU” folk katalanaren iraultzaile bihurtu da; zuzeneko musika indartsuak ez ezik, musikarien profesionaltasunak eta ekitaldien moldakortasunak ere, zenbait lekutan parte hartzera eraman ditu: Iberiar Penintsula, Irlanda, Frantzia eta Italia, besteak beste. Aipagarria da taldeak kartela partekatu duela “Capercaillie” eta “Milladoiro” taldeekin, eta “Festival Tradicionàrius RIU360ª” jaialdian Ramón Mirabet eta “Souldout”-ekin kolaboratu zutela bi gau jarraian; musika eraberritua eta erabat harrapatzen zaituena eskainiz.

Huts egingo ez dizun proposamena!

RIU:

Arnau Barrios, biolina; Ciscu Cardona, gitarra eta bouzukia; Iu Boixader, kontrabaxua; Rubén Fajardo, bouzukia eta gitarra akustikoa; Ricard Ros, Uillean Pipe, whistles eta ahotsa; Pau Vinyoles, akordeoi diatonikoa eta ahotsa.

RIU
Derrigorrezko sarrera hiru urtetik aurrerakoentzat. Haur txikiagoekin bazatoz, jakinarazi iezaguzu honako helbide elektronikoaren bidez: info@aitzinafok.org