Loading Events

Compra aquí tus entradas

 

NATÍVITAS taldearen hastapenak ezagutzeko, TRADERE ezin dugu utzi aipatu gabe; izan ere, bi hamarkadatan folk musikaren sustatzaile izan zen. TRADERE-k, urte osoko lanaz gain, abenduan Gabonetako tematika berezia prestatzen zuen. TRADERE-n Jaime Lafuente eta Jesús Ronda taldekideek proiektuari txanda hartu zioten, eta euren trebezia musikalak Carlos Soto eta María Desbordes-ekin nahastu zituzten; Carlos Soto “CELTAS CORTOS” taldearen sortzaileetako bat izateaz gain, musika-zeltaren tresnen ezagutza handia du, eta María Desbordes ahots paregabea duen abeslari frantsesa dugu. NATÍVITAS-en nortasunaren ezaugarri nabarmenena gaurko eta antzinako tresnen, doinuen eta egokitzapenen konbinazioa da.

Eguberri eta Erregeetako errepertorio musikalaren ibilbideari iketearen helburua entzuleei Eguberriarekin lotuta dauden doinu miresgarriak eskaintzea da.

Kultura anglosaxoiak eraginda, ahaztu egin ditugu edertasun eta alaitasun handiko hainbat eta hainbat abesti. NATÍVITAS-ek tradizioaren alorra lantzen du, entzuleei garai bateko abesti alaiak eta malenkoliatsuak gogorarazteko. Halaber, tradizioaren bidez, euren kontzertuetan entzuleek musikaz gozatzea bilatzen dute.

Taldekideak:

MARÍA DESBORDES
JAIME LAFUENTE
JESÚS RONDA
CARLOS SOTO