Loading Events

 

Erosi hemen zure ticket-ak

Eraikuntza inperfektuaren lurralde baten soinu-banda bihurtu da taldea hogeita hamabost urteko ibilbidean; izan ere, geografia, gune eta  isiltasunak girotzen eta pentagramen edertasuna bilatzen jardun dugu. Urteak igaro diren arren, ilusio berberaz darraigu musikaren edertasuna eta armonia arakatzen. Galiziatik gatoz, horizontea eta haratago doan mugarik gabeko espiral baten antzera; bai, ITXAROPENAREN begiradak erreparatzen duen etorkizuna.

“Alde batetik, hurrengo hiru galiziarrek beti izan zuten harremana tradizioaren oinordeko ziren antzinako gaiteroekin; Os Campaneiros, os irmáns Garceiras, os Areeiras eta os Rosales, besteak beste, taldekide, irakasle eta burkide izan ziren. Xosé V. Ferreirós, Fernando Casal eta Ramón García Reik tradiziozko musikadun “Faíscas do Xiabre” taldea osatu zuten; Catoirako Ullaren ertzetan izan zituen bere hastapenak, eta, hirukotearen lanen artean,  “In Memoriam” izeneko disko liluragarria aipatzekoa da.

Bestalde, urteetan zehar, Erdi Aroko musika-tresnei eta soinuei ekin zioten bi musikari ditugu. Garai hartan, zarrabetea, txalaparta, okaina eta freixoléaren nondik norakoen bila bidaiatu zuten Galiziatik, erromesak bezalatsu. Sasoi hartako gizarte prekarioaren lekuko ziren larritasuna eta eskasia, eta, hala eta guztiz ere, Rodrigo Romaní eta Antón Seoanek musikaren bidea hartu zuten. Bikotea “Milladoiro” lanaren egilea izan zen, 78ko Kritikaren Saria jaso zuena.

Arestian aipatutako musikariek Compostela Unibertsitateko Cámara taldearen aitzindarietako batekin topo egin zuten euren bidean, Xosé A. Méndezekin, hain zuzen ere. Galizian biolinistak bilatzea ezinezkoa zirudien arren, emigrazioak atzerrira eraman zuen biolin-jotzaile aparta topatu zuen bidean taldeak, Laura Quintillán; izan ere, Milladoiroko biolinista jardun zuen 80ko eta 90eko hamarkadetan. Geroxeago, Michel Canadák ordezkatuko zuen Milladoiro taldean.

“Gure herriko musikarekiko grina partekatu eta partekatzen dugu. Betiere jakitun, Santiagoko bideak bezalaxe, geureak ere norabide bikoitza duela. Alde batetik, erromesak gidatzen zituzten milladoiroei esker, kanpotik zetozen influentzia aberasgarriek eragin zuzen-zuzena izan zuten Europako herrialde honetan.  Bestalde, bertokoak sentitzen gara, Galiziako denbora-mosaikoa, toki aberasgarri eta anitza dela ulertzen dugun heinean. Gure helburua musika tradizionalaren bidez, ikus-entzulea entretenitu eta dibertitzea da, musikaren aldarri izateko asmorik gabe.

Ilusio handia egingo liguke jasotako musika eder eta bizia sustatzea, globalizazioaren munduan gure nortasunak bere lekua izan dezan.

Gure ibilbidea 1978ko udazkenean hasi zen, eta 1979ko maiatzaren 15ean egin genuen lehen agerraldia, A Coruñako Salesianoen Auditorioan”.

Taldearen lan emankorra, 23 diskotan, makina bat artisten partaidetzan eta beste hainbat soinu-bandatan laburbildu daiteke.

Gaur egungo taldekideak:

  • Nando Casal: klarinete, gaita, cromorno eta tin whistle.
  • Xosé V. Ferreirós: gaita, oboe, bouzuki, mandolina eta tin whistle
  • Manu Riveiro: akordeoia eta teklatua.
  • Moncho García: bodhran eta perkusioa.
  • Harry.C. : biolina.
  • Manu Conde: gitarra akustikoa eta bouzuki.

Derrigorrezko sarrera hiru urtetik aurrerakoentzat. Haur txikiagoekin bazatoz, jakinarazi iezaguzu honako helbide elektronikoaren bidez: info@aitzinafok.org