Loading Events

Erosi hemen zure ticket-ak

 

 

Hizkuntza bat: Euskara: euskal kantu tradiozionalaren hizkuntza, bihotzeko hizkuntza, haien hizkuntza.

Musika bat: Askatasuna ezinbestekoaren zerbitzuko. Sinpletasuna, Elegantzia, Emozioa.

Lehen doinutik giroa emana da. Argia,apainketa neurritsua… arreta guztia hirukoteari eta bereziki bere musikari emana zaio. Eszenaratze soil batean, Kalakanek entzuleak eta musikariak biltzen ditu, musikak emaiten dituen sentsazioen inguruan.

Iraganaz harro eta errespetuz beteak, etorkizunari osoki zuzenduak, haien kultura milenarioaren modernitatea orainean idaztea dute helburu.

Xvgarren mendetik gaur egunerainoko kantuak eskeintzen dituzte, haien konposizioei lekua utziz ere.

Hori dena “bibrazioan”, “emozioan” eta “energian” ezartzeko haien ahotsak eta perkusioak erabiltzen dituzte, mendeetan “garaikideak” izan diren eta izen esoterikoak dituzten hainbat instrumentu tradizionalekin batera: txalaparta, txirula, tobera, pandero, xilintx… eta Indiatik etorritako harmonioa.

Derrigorrezko sarrera hiru urtetik aurrerakoentzat. Haur txikiagoekin bazatoz, jakinarazi iezaguzu honako helbide elektronikoaren bidez: info@aitzinafok.org