Julen Alonso & Oinkari (Euskadi)

Loading Events
This event has passed.
SARRERAK

Julen Alonso Orion jaiotako musikaria eta konpositorea da. Urte luzez Euskal herriko trikitixa txapelketetan parte hartu eta 20 txapel irabazi eta gero, 2018. Urteko Durangoko azokan kaleratu zuen bere lehenengo diskoa “Sutan dantzan” izenekoa, eta harrera ezin hobea jaso zuen. Diskoaz gain, hiru bideoklip kaleratu zituen eta denera 400.000 ikustapen baino gehiago izan zituen. Orain diskoaren bira egiten dabil Oinkari dantza taldearekin batera.

“Sutan dantzan” ikuskizuna, 16 kantuz osatuta dago, 80 minutu. Bertan, Julen Alonso (trikitixa, pianoa eta ahotsa), Eneritz Aulestia (panderoa eta ahotsa), Iker Telleria (perkusioa), Joanes Ederra (Baxua eta kontrabaxua), Ander Ederra (Gitarra akustiko eta elektrikoa), eta Oinkari dantza taldeko 6 dantzariek hartzen dute parte.

Website: julenalonso.eus/

Facebook: facebook.com/people/Julen-Alonso/100041901075940/

Instagram: instagram.com/julenalonso_/

Go to Top