Loading Events
Erosi hemen zure ticket-ak

 

Kontzertuan, tradiziozko abestiek pikarokeria eta amodioa izango dute ardatz; erraz entzuteko abesti umoretsuak izango dira, zakarkeria eta alderdi eskatologikoa alde batera uzten dutenak, nolanahi ere. Era berean, hitzek esanahi bikoitza izango dute, irudimenari hegoak emate aldera. Kontzertuak 2018ko udaberrian emandako ekitaldia du oinarri, eta orduko izenburua darama.

JAIME LAFUENTE

Bere bizitza profesionalean, makina bat egileren abestiak eta tradiziozko musika interpretatu du. 1981ean, umeak tradiziozko musikan murgiltzeko, “La Carraca” taldea sortu zuen, eta 1993an, berriz, Tradere folk musika taldea. 2009an, jazz eta abesti herrikoiak nahasten dituen “Caracol Andador” taldea sortu zuen, eta gaur-gaurkoz, taldekide izaten jarraitzen du. 2015etik hona, musikariak txikienak ditu ikusle protagonistak; izan ere, Jesús Ronda, Carlos Soto eta María Desbordes-ekin batera, “Natívitas”-en taldekide da (Eguberri eta Erregeetako musikan espezializatuak).

Arestian aipatutako musika taldeekin, Jaime Lafuentek zenbait eszenatokitara igo da: Espainiako probintzia ugari, Frantzia, Alemania, Suitza, Belgika, Argentina, Cuba eta Costa Rica, besteak beste.

JESÚS RONDA

Kordeldun eta perkusiozko musika tresnak menderatzen dituen musikari bikaina da.  Gaztela eta Leongo folk interprete ospetsuenen laguntzaile dihardu, eta eszenatokietan esperientzia handia du. Bere gustu musikalak tradiziotik abangoardiara garamatza.

 

Derrigorrezko sarrera hiru urtetik aurrerakoentzat. Haur txikiagoekin bazatoz, jakinarazi iezaguzu honako helbide elektronikoaren bidez: info@aitzinafok.org