Iñaki Palacios & The Gaels (Euskadi)

Loading Events
This event has passed.

BERTAN BEHERA!!!!!
Covid-arekin lotutako osasun-arrazoiak direla eta, Iñaki Palaciosek bertan behera utzi beharko du Amurrion 2021-12-29an eman behar zuen kontzertua. Sarreren zenbatekoa datozen egunetan itzuliko da. Abonua erosi zenutenei zati proportzionala itzuliko zaizue. Sarrerak “paper” formatuan erosi badituzue, bidali mezu bat info@aitzinafolk.org helbidera sarreren argazki batekin eta esango dizuegu nola itzuliko ditugun. Barkatu eragozpenak.

ENTRADAS

Iñaki Palacios (Gasteiz, 1988) pausoz pauso sendotzen doa txistulari eta musikari gisa egindako ibilbidea. Ardoaren Dantza abestia 2013an gailendu zen, eta ordutik hona Arabako Errioxan egiten zen mahats-bilketaren festaren urteroko ospakizunean adierazgarri bihurtu da.

2017an bere lehen diskoa argitaratu zuen, “Lurra, ardoa, dantza”, Mulixka Dantza Taldearekin batera. 2019an, “Harria” diskoarekin, Iñaki Perurena eta Mulixkaren ikuskizun handi bat osatu zen harriaren inguruan. Hirugarren diskoa, aurreko diskoetako musikariekin batera dator, oraingoan The Gael’s izenekoa.

Iñaki Palacios Oiartzungo Mecca estudioetan egon da, non 2020ko abenduan zehar Mikel Ezeiza eta Igor Ezeiza soinu teknikariek grabatu, nahastu eta masterizatu duten. Abesti guztiak txistulariarenak dira, baina “Step ahead” Ali Levack eskoziarrarena da.

Iñaki Palaciosek hirugarren disko honetan, «Baltik» izenekoan, txistuaren soinuaren esker onetik eta bere aintzatespenetik Irlanda musikal horretara garamatza, hots, melodia, jende, pub eta tradizioetara, baina hori guztia Europako iparraldean nagusi den ikuspegi musikal eklektikotik, hala nola, new/trad, post/folk edo neo-trad musiketatik.

 

Go to Top