Loading Events
Erosi hemen zure ticket-ak

ELEANOR SHANLEY|PADRAIG MCGOVERN|DAVE SHERIDAN|JOHN MCCARTIN

GARADICE 13 melodiadun bilduma eklektikoa da. 2017an, grabazioa hasi zuten,  John McKenna-k Leitrim-en duen etxean, eta lana bukatzeko azken zertzeladak Kerry-n egin ziren, Donogh Hennessey-ren nahasketekin batera. Orobat, bildumaren masterizazio lanak Billy Farrell-en Deadeye Productions-ek egin zituen.

Bildumak aukera ematen digu Dave Sheridan, Padraig McGovern, John McCartin eta Eleanor Shanley kantaria entzuteko. Aldi berean,  Donal Lunny, Tom Morrow, Utsav Lal, John Joe Kelly musikari eta Shobsy eta Eleanor Quaine kantari gonbidatuek doinuen makina bat konponketa dakarzkigute; lan originalak eta azken 200 urteetan jo ez diren piezez gozatzatzeko parada izango dugu! Musika, talentu sortzailea eta jende maitagarria batzen direnean, emaitza bikaina izan behar du!

Igaro dira jada 30 urte Eleanor Shanley-k bere karrera musikala hasi zuenetik. Lehenengo urratsak De Danann kantariarekin eman zituen. Gaur-gaurkoz, irlandar ospetsu honen ahots liluragarriak aho zabalik uzten gaitu.  Eleanor Shanley ezaguna da, batez ere, abesti irlandarren eta Roots-en bakarkako interpretazioengatik, eta bere lanbidearen gorena De Danann-ekin ezagutu zuen. Berebat, bakarlari aritu da, eta hamaika album grabatu ditu: Desert Heart, A Place of My Own, Forever Young, del que su single, Thom Moore Gorgeous and Bright… Azken hori, 2015eko udan, RTE1 irratian gehien jarritako lana da. Kantariak itzuliak egin ditu De Dananann-ekin zein beste hainbat artistekin, eta, besteak beste, aipatzear ditugu honako herrialde hauek: Irlanda, Kanada, Estatu Batuak eta Japonia. Ospe handiko musikariekin ere zenbait lan grabatu ditu. Horien artean, Ronnie Drew  (Ronnie Drew y Eleanor Shanley eta El Amor De Mi Vida albumak), Sharon Shannon, Christy Moore, Donal Lunny, U2, The Dubliners ditugu.

Padraig McGovern-ek Cavan eta Leitrim-en mugako Ballymagovern herria du sorterri. Azken hamarkadan, ospe handiko musikariekin grabatu du, eta aipamen berezia merezi du Peter Carberry-rekin grabatutako “Forgotten Gems” lanak.

Padraig-ek Dónal Dineenek hasitako diziplina anitzeko “The Pipes” proiektuan ere parte hartu du; Leonard Barry eta Maitiú O’Casaide gaiteroekin eta Leonel Palun eta Gullermo Carrión artista bisualekin batera, ekitaldi paregabea antolatu zuen gaitari omenaldia egiteko. Ekitaldiak antzinako gaiteroak eta gaurkoak uztartu zituen, eta gaitaren etorkizuneko ikuspegia  eskaini zuen.

Dave Sheridan goi mailako txirularia da; izan ere, jario handiko era, soinu teknika eta doinuaren joskera irmoa du ezagaugarri nagusi adituentzat (Hot Press Magazine). Aldi berean, txirula jotzean, musikariak “Lark like qualities” ezaugarriak hartzen dituela adierzi dute adituek (fRoots Magazine).  Sheridans Guesthouse debuteko albuma plazaratu eta handik gutxira, bakarkako txitulari Drivin’ Leitrim Timber”lana kaleratu zuen 2010ean. Aurreko lanarekin bezalatsu, kritiikarien txaloak jaso zituen. Horren haritik, “The Irish Times”-ek txirula jotzeko modu alaiak, eskualde-txirularen eta bildumaren antolaketak entzulearen arreta erakartzeko funtsezko elementuak goraipatu zituen. Dave-k ospe handiko tradiziozko taldekideekin grabatu ditu lanak, eta, horien artean, honako hauek aipa ditzakegu: Lunasa, Dervish, At The Racket eta De Danann. Téada de Sligo taldearekin hainbat aldiz jo du, eta The Late Late Show, The Ray Darcy Show, Geantrai, The Reel Deal eta Fleadh Live-n aritu izan da.

Frank Kellyren eta beranduxeago Maureen Fahy-ren babespean, John McCartin 10 urterekin hasi zen biolina jotzen. Adingabekoen artean, zenbait konderri eta probintzietako tituluekin saritu zuten.. Planxty, Dervish eta Lunasa bandak ardatz, Johnek arreta jarri zuen nagusien akonpainamenduan. Ordutik, tradizioaren adierazgarrienen ohiko lagun bihurtu da.

 

 

GARADICE5
Derrigorrezko sarrera hiru urtetik aurrerakoentzat. Haur txikiagoekin bazatoz, jakinarazi iezaguzu honako helbide elektronikoaren bidez: info@aitzinafok.org