Loading Events


Compra aquí tus entradas
Te llevamos

Ziekoko Gaiteroak izeneko banda gaita-dultzainaren erreferente tekniko eta musikaletako bat dela jotzen da. Estilo propioa sortu dute, eta bilakatzeko, musikarako eta musika tresna jotzeko duten gaitasunak instrumentu hori eraldatu eta askoz moderno eta malguago bihurtu du. Ekarpen tekniko asko egin dituzte, baina instrumentuari begira egin duten eraldaketa kontzeptualak ekarri du bilakaera jauzia: musika irizpideekin landu dute, eta ez instrumentu irizpideekin.
1987an hasi ziren Araba osoko gaitarako dantzen integrala grabatzen, eta “Arabako Dantzak” izan zen atera zuten lehen diskoa. Lan horri 1993an eman zioten amaiera, “Arabako Dantzak II” izeneko bigarren diskoa grabatu zutenean. 1997an hirugarren diskoa grabatu zuten, Nicolás García eta Jesús Martínez Guardiako gaitero izandakoen errepertorioa materialtzat hartuta. 2005ean, “Gaiteros de Elciego & Friends” izeneko taldearekin batera, “¿Y Por Qué No?” CDa grabatu zuten, zeinak oso arrakasta handia izan baitzuen kritikarien artean. 2015ean, Ziekoko Gaiteroak taldeak “Arabako Errioxa” izeneko CDa grabatu zuen Euskadiko Orkestra Sinfonikoarekin batera.
Juan Carlos Gómez Palacios: Ziekoko Gaiteroak bandaren sortzailea; gaur egun, Errioxako Gaita/Dultzaina Eskolako irakaslea da.
Juantxu Gómez Palacios: Ziekoko Gaiteroak bandako kidea da taldea sortu zenetik: lehenengo, atabal jotzaile aritu zen eta, gero, gaitero. Gaur egun, gaita/dultzaina irakaslea da Gasteizko Udalaren Folklore Akademian.
Jon Elosegi González de Gamarra: Perkusio ikasketak egin zituen Arrasate Musikal musika eskolan, eta, gaur egun, gaita/ dultzaina irakaslea da Gasteizko Udalaren Folklore Akademian. Miriam Pérez Fernández de Landa: Piano ikasketak hasi zituen Gasteizko Jesús Guridi Kontserbatorioan. Gero, Pianoko Goi Mailako Gradua egin zuen Nafarroako Goi Mailako Musika Kontserbatorioan. Gaur egun, pianista laguntzailea da Gasteizko Udalaren Folklore Akademian.