Loading Events

Compra aquí tus entradas

 

BOREAS: “Ipar haizearen jainkoa, Eos auroraren jainkosaren eta ASTREO titanaren semea. Grezian, beste kultura batzuetan bezala, zorigaiztokotzat jotzen zen, suntsiketa handiak eragiteko zuen gaitasunagatik.” Kondaira horrekin sortu zen Bóreas Cámara, duela XX urte. Haize, hari eta perkusio instrumentuak izateak Bóreas Cámarari ahalbidetu dio ganbera orkestra txiki batek bezala jardutea, eta bertako kideek musika tresnekin erakusten duten moldaerraztasunari esker era guztietako proiektuetan parte hartu ahal izan dute; hainbat musika ekitalditarako moldaketak ere egin dituzte.

Besteak beste, honako hauek egin dituzte: Euskaltelen Izadi Eraikina inauguratzeko jaian parte hartu zuten; Memoriam eta Zuri so! diskoen biran parte hartu zuten, Gontzal Mendibilekin batera; musika jarri diote XVIII eta XIX. mendeetako moda erakusketa bati, Donibane Lohizuneko Euskal Astearen barruan; Amurrio Antzokia inauguratu zuten, operako arien errepertorio batekin; Biarritzen Maritzuli Compagnieren Kutz ala Pil…? izeneko bi ekitaldiko balleterako musika grabatu dute, zeinaren CDa argitaratu baitzen; Done Jakue Bidearen Arabako tarteari buruzko Erdi Aroko/Errenazimenduko musika programa bat garatu dute, Arabako Foru Aldundiak eskatuta; Alfontso X.aren Kantigei buruzko kontzertua prestatu zuten, Gasteizko Udalak eskatuta; programa didaktikoak egin dituzte Nafarroako Gobernurako; eta Bingen Mendizabal konpositorearen hainbat soinu bandaren grabazioetan parte hartu dute.

 

Bakarka, Bóreas Cámarako kideak zenbait orkestra talderekin lankidetzan aritu dira, eta ganbera musikako beste talde batzuen sortzaileak dira: Jesus Guridi Ganbera Orkestra, Bilboko Orkestra Sinfonikoa, Espainiako Gazte Orkestra Nazionala, Coruñako Orkestra Sinfonikoa, Asturiasko Printzerriko Orkestra Sinfonikoa eta Euskadiko Orkestra Sinfonikoa, Súbito Cámara, Basso Continuo Trío, Bokata eta Fuga, Nova Música Antiqua, B3 Dixieland…