Loading Events
  • This event has passed.

Compra aquí tus entradas

Zaruk soinu lurra da, tradizioa eta egunerokotasuna biltzen duen musika-imajinarioa, zeinek musika-bikoteari izena ematen baitio, Iris Azquinezer biolontxelo jole espainolak eta  Rainer Seiferth gitarra jole alemaniarrak osatuta.

Azken lan diskografikoan, Hagadá, Irisek eta Rainerrek judutar sefardien legatuari begiratzen diote: malenkoniaz beteriko kultura eta, aldi berean, Mediterraneoko hainbat lurraldetan bizi eta finkatu zireneko arima. Sortzaileen soinu-imaginarioa eta sefardien tradizioaren ibilbide musikala eta emozionala bildurik, musika horri buruz Zarukek egiten duen irakurketa hauxe da: belaunaldiz belaunaldi pasatu diren ahozko melodiak, etxe eta kokapen berri bakoitzeko musika-tresna eta ohiko interpretazio moduak nahastu. Horrek askatasun handia eman die interpretazioan eta ahozko tradizio berri batera eramaten du, non musika klasikoa, jazza eta tradiziozko musika elkartzen duten. Konposizioa eta inprobizazioa txandakatzen dituzte, minimalismoa eta  birtuosismoa lagun.

Paregabeko kontzertua eskainiko digu bikote honek, artista gonbidatua izango den María Berasarteren ahotsarekin batera.  Abeslari donostiarrak -Ahots Biluzia ezagututa- Lisboa, Paris eta Donostiaren artean egiten du bere karrera. Portugaleko Aduf, Quinteto Lisboa taldeko abeslaria ere bada.

 http://www.irisazquinezer.com         http://www.rainerseiferth.de/   http://www.mariaberasarte.com/es

https://www.youtube.com/watch?v=IqDzj6UhljA

Nuala Irish Dancers dantza eskola eta konpainia 2009an Bartzelonan sortua zen da, Polina eta Valeria Gorokhvodatskaya ahizpenei esker, orain ibilbide artistiko berrian. Dantza klasikoko eta aretoko dantzako –kirol modalitatea- formakuntza izan zuten. Bere ikasteko grinak bestelako diziplinetan ikastera eraman zituen, besteak beste,  dantza kontenporaneo, jazza, tap amerikarra eta gorputz perkusioa.

Kataluniako hiriburuan dantza irlandarrarekiko pasioa aurkitu zuten eta hantxe arlo horretako profesional handiekin ikasi zuten. Bere lehenengo ikuskizunetik, “Celtic kaleidoscope” (2011), estatuko eta nazioarteko folk jaialdi garrantzitsuenetan egon dira beti. 2015ean “Celtic rock & reels” ikuskizuna sortu zuten, “Los stompers” bandaren zuzeneko musika lagun. Eszenatokia ere hainbat artistarekin partekatu dute: Lúnasa, Niamh Ni Charra eta Kíla.

Bestalde, tradiziozko dantza irlandar tailerrak antolatzen dituzte, modu arin eta dibertigarrian, Aitzina Folkeko pasa den edizioarena eta edizio honetako hilaren 15ekoan bezalakoxean. Aurten eta larunbateko tailerra egin baino lehen, erakustaldi bat eskainiko digute, Aitzina Ceol Project taldearen musikariaz lagunta. Talde hau saio berezi honetarako bildu da.

http://nualairishdancers.com/               https://www.youtube.com/watch?v=uPhzrYOhXVY