Loading Events
  • This event has passed.

sarrera librea aforoa bete arte

Vitoria-Gasteizko folk musikako boskotearen taldekoek elkar ezagutu zuten Aitzina Folk jaialdiko inguruan. Errepertorioan herri musika eta folk musika zeltarreko dantzak eta abestiak dauzkate.

Jotzen dituzten bertsioak eta abestiak adin guztietako edonorentzakoak dira. Aldi berean, jatorri ezberdinetako folk musikak lantzen dituzte: Euskal Herria, Galizia, Kantaurialdeko kostaldea, Bretaina eta Irlandako kostaldea. Gainera, taldeak berak egindako konposizioak gehitzen dituzte.

Gaita, whistleak eta flauta batzuk: Arturo Suso, Bibolina eta perkusioa: Javi Garagalza, Ahotsa eta perkusioa: Sara Sanz, Kitarra: Kike Armentia, Ukelele, flauta eta ahotsa: Isa Herrero.