Loading Events
  • This event has passed.

BERTAN BEHERA GERATU DA!!!
Osasun arazoak direla eta, abenduaren 14eko Kepa Pinedo kontzertua bertan behera geratu da.

Tokia bete arte, sarrera-kopuru librea.

Musikari gasteiztarra 1962an jaio zen.

Musikan goi mailako tituludunak eta Historian Lizentziatuak musikaren ikerketan hainbat lan egin ditu,eta, batez ere, Arabako Ekialdeko Lautadako eskualdean oinarrituta. Vitoria-Gasteizko Udal Bandako txistulari izan da, eta, gaur egun Jesús Guridi kontserbatorioko txistu irakaslea da. Bere egite musikalean hainbat musika tresna aztertu ditu: dultzaina, alboka, tradiziozko klarinetea eta abar. Zenbait musika eskolako irakasle izan da; Araiako Udal Bandako kide izateaz gain, Alegria-Dulantzi, Gernika-Lumo, Folklorearen Udal Eskola, Agurain eta Irungo kontserbatorioan irakasle ere izan da.

Gure lurralde historikoan ospatzen diren tradiziozko jaietan eta erromerietan parte hartzen du. Orobat, Larreako eta Hermuako (Araba) ” la Fiesta de El Barte”-ko txistularia da. Kanpaiaren inguruan antolatutako ekitaldietan, ohikoa da bere parte-hartzea, eta, gainera, karrilloiaren interprretea da.

2011n, Araiako aurreskuari buruzko lana aurkeztu zuen, eta horrek Araiako hurrengo urteko Kepa Deunaren jaietan dantza berreskuratzea posible egin zuen. Boreas Kamara Taldearekin batera,  Bi Bat museoan aurkeztu zuen 2016an José Uruñuela musikari eta koreografoari buruzko dokumentazio lana. Duela gutxiago, “El baile público con txistu en Zalduondo, Araia y Agurain” lana kaleratu du (Araian eta Zalduondon dagoeneko aurkeztutakoa).

Kontzertu – hitzaldia:

“Txistuarekin lagunduta, dantza publikoa Zalduondon, Araian eta Agurainen) (XIX. mendea eta XX. mendearen hasiera )”

Egilea: Kepa Pinedo.

Iraganean, Arabako herrietan eta herribilduetan herrikoi bihurtu zen ekitaldi ludikoa azaltzen digu lan honek. XIX. mendean, udalek dantzaldiak antolatzen zituzten igande arratsaldetan zein jaiegunetan. Lana,batez ere, herriko plazetan txistuaren eta danborilaren inguruan egiten ziren dantzaldietan oinarrituta dago.

Txistua tradiziozko dantzekin eta soltearekin lotu izan dugu. Hitzaldi honetan, ordea, txistuaren ikuspegi ezezaguna azalduko dugu; izan ere, helduta egiten ziren dantzetan txistua musika tresna laguntzailea zen. Halaber, txistuaren erabilera aldakorra zen garaian garaiko agintarien jarraibide moralen arabera. Txistuaren ezaugarri nagusietakoa da garaiako gustuak islatzen zituela, orduko dantza piezen interpretazioaren arabera. Horrela, errepertorioan elkartuta dantzatzen diren hainbat dantza mota zeuden:  schottisch, polka, habanera, mazurka, eta batez ere, todo valsa.

Ikertutako lurraldean (Arabako Ekialdeko Lautada) zorionez, arestian aipatutako zenbait dantzen partiturak gorde dira. Ikerketa lan honi esker, Zalduondo, Araia eta Aguraingo txistularien errepertorioen partitura zaharrak aurkitu dira; hitzaldian zehar horietako pieza batzuk entzuteko parada izango dugu.