Loading Events
  • This event has passed.



Compra aquí tus entradas

Izen handiko Alasdair Fraserren (biolin jole eskoziartzat hartua) eta Natalie Haasen (Kaliforniako cello jole bikaina) musika-elkarketak ganbara-musika barrukoaren eta dantza estatikoaren energiaren arteko eremu osoa barne hartzen du.  Azken 18 urteotan arrakasta handiz biolin eta biolontxelorako musika tradizionalaren erreferentzia itzela jarri dute.

Fraserrek 30 urte baino gehiagoko ibilbidea dauka kontzertu eta grabazioetan, sari eta errekonozimendu zerrenda luze batekin eta irrati eta telebista saio askotan hartu du parte. Pelikularik onenetako musika bandetan ere lagundu du, “Azken Mohikanoa” eta “Titanic”, besteak beste. 2011n Scottish Traditional Music Hall of Famen (Eskoziako Tradiziozko Musikaren Ospe-Aretoa) sartu zuten.

Haas, Juilliard School of Music eskolan graduaturik, egungo tradiziozko musikan, biolontxeko joleetan gehien eskatzen denetarikoa da. Biolinaren munduan gehien nagusitzen diren pertsona batzuekin jo eta grabazioak egin ditu, besteak beste, Mark O’Connor, Natalie MacMaster, Solas y Altan irlandar talde famatuak, Liz Carroll, Dirk Powell, Brittany Haas eta asko gehiago.

Bikotearen debut lanak, “Fire & Grace”, musika eskoziarren  “Urteko Albuma” sari irrikagarria jaso zuen (Grammy sarien baliokidea Eskozian). Atera zenetik hona, lau disko azaleratu dituzte, guztiak kritikak oso estimatuak. Emanaldiak egiteaz gain, Alasdairrek eta Nataliek musikarien belaunaldiak motibatu dituzte, munduan zehar egindako biolin-kanpusen bere ikasbideari esker.

https://www.alasdairandnatalie.com/                                        https://alasdairandnatalie.com/video

The Friel Sisters (Anna, Sheila eta Clare) tradiziozko musikako jotzaile berriak dira Glasgowen (Eskozia) jaiota eta hezita baina Donegaleko eskualde irlandarreko familia-sustrai sendoak dituztenak. Ingelesez eta irlandesezko abestiak egiten dituzte, asko familia errepertoriokoak, eta biolin, txirula eta uilleannen nahasketa interesgarria lortzen dute.

Debut albuma atera zutenetik hona Europa, Amerika eta Asiako hainbat tokitan jo dute, baita gonbidatu moduan zenbait artistaren eszenatokitan edo biretan ere: Altan, The Chieftains, Lúnasa, Sharon Shannon, The Máirtín O’Connor Trio, Cherish the Ladies, Solas eta Fidil. 2016an Friel ahizpek ospe handiko Trophée Loïc Raison irabazi zuten. 2017an bere bigarren albuma atera zuten, ‘Before the Sun’, Hajime Takahashi eta Cathal Ó Curráinekin batera, Ciarán Ó Maonaighek ekoiztuta eta  Jack Talty-k grabatuta. Scoil Gheimhridh Ghaoth Dobhairren atera zen, Donegalen, 2017ko abenduan eta 2018ko urtarrilean Celtic Connections kontzertuan esparru osoa bete egin zuten.

2018ko otsailean Clarek 2018. urteko Musikari Gazte TG4 Saria jaso zuen; izan ere, Eskoziako lehenengo pertsona sari hau jasotzen duena.

http://frielmusic.com/          https://www.youtube.com/watch?v=RjFUvXbsrj4