Loading Events

Compra aquí tus entradas

Capercaillie (Eskozia) gehien estimatzen diren musikari zeltiar batzuez osatuta dago. 30 urte baino gehiagoko ibilbidea  egin dute dagoeneko, 20 disko baino gehiago soinean eta mundo osoan zehar emanaldiak eginda.

Bokalista nagusi Karen Mathesone, “Jainkoak ukitutako eztarria” duena -Sean Conneryk esanda- Eskoziako eleanitzeko abeslari finenetarikotzat hartuta dago eta 1996tik hona bere estiloa zabaldu du bakarreko album profesionalen serie batean eta nazioarteko musika kolaborazioetan ere.

Kontzertuak ere egiten ditu, Transatlantic Sessions, adibidez, Glasgow’s Celtic Connections Festivalaren zuzendaritza artistikoa lagun. Gainera, Donald Shaw (esku soinua eta teklatuak) produktore eta konpositore gisa etengabe eskatzen diote laguntza. Charlie McKerron, ekialdeko kostaldeko bandaren biolin jole zaharra ere son handikoa da, konposatzeko bere gaitasunak eta proiektu paraleloak direla eta, Session A9 supertaldearen bere biolin jole lana kontuan hartuta ere. Irlanda jatorriz, Manus Lunny gitarra jolea taldearen ardatz ritmikoa da, Sidewaulk grabatu zutenetik. Horrez gain, idatzi eta bandarekin birak egiten dituen bitartean, bere denboraren zati handia Donegalen duen estudioan kolaborazio proiektuei ematen die. Michael McGoldrick txirula jole izugarriak, askoren ustez, ikonoa den Matt Molloy-ren ondorengotzat hartuta, azken hiru urteko denbora tarte handia eman du Mark Knopflerren bandaren kide munduan zehar ibiltzen. Eta atal ritmikoak -Ewen Vernal (Deacon Blue ohia) baxu jolea, Che Beresford  bateria jolea eta David Robertson perkusio jolea– zuzeneko showetan energiaren eta sensibilitatearen sintesi bikaina irudikatzen du.

Musika eskoziarra bezala –XXI. mendean, adin-nagusitasuna hartzen duenean, arrakasta lortzen duena-, Capercaillie musika horrekin hazi den taldea da, lehendabizi sortu  eta geroago birsortu, gaur egungo abangoardiaren buru izaten. 1983an Mull Music Festival saioan lehenengo aldiz jo ondoren, talde gazteak astebete zeukan izen bat asmatzeko eta Capercaillie erabaki zuten –Eskoziako hegazti handia, arraroa eta ederra-. Izan ere, desagerpenaren kontrako borrokan sinboloa izan nahi zuten, bere errepertorio gaeliko bereziaren erreferentzia barrukoa eta harroa egiteko. “Coisich a Ruin” bere abestia, 400 urteko abestia berriz bikain eginez, 1991n Erresuma Batuko lehenengo arrakasta gaeliko bihurtu zen Top 40an.

At the heart of it all (Guztiaren bihotzean) azken lana dute, bere 30 urte ospatzeko.

http://www.capercaillie.co.uk/

 

Alan Griffin eta Joxan Goikoetxeak gidatutako ALBOKA folk taldeak bere 25. urteurrena ospatzeko bira abiatuko dute kontzertu honekin, LURRA, UR, HAIZE, bere bostgarren lan diskografikoa aurkeztuaz. Eskuzabaltasun handiko CD mardul honen 17 kantuek jada ezaguna egiten zaigun bidai bat proposatzen digute dantza eta erromantze zaharrak ezagutarazi eta egokituz bai eta molde eta nortasun handiko konposaketa berriak aurkeztuaz.

Alboka taldea 1993an sortu zen kantari ezaguna zen Txomin Artola, Josean Martín Zarko (Ganbara, Xarnege), Joxan Goikoetxea akordeoilaria eta Alan Griffin musikari irlandarraren elkartzearekin era instrumental eta akustikoan musika tradizionala bildu eta interpretazeko asmoarekin. Kitarra, mandolina, bouzoukia, ttun-ttuna, akordeoia, gaita, txirula edo kromornoen batura eta euskal kantutegi oparo eta garrantzitsuetatik hartu zituzten dantza eta melodien aukeraketa zainduaren emaitzarik behinena aurkezpeneko lehenbiziko diskoa izan zen, aldi berean euskal folkaren esparruan benetako berrikuntza izan zena ordura arte ahots-lanetara ohituago baitzegoen.

1997an taldeak itxura tradizionaleko gai berriak konposatzeari ekin zion, bigarren lana, BI BESO LUR osatuz. Urte hartan Juan Arriola biolin-jolea sartu zen ALBOKAn paper nabarmena hartuaz. Lan hartan lankidetza aipagarriak ezezik (Arantza Irazusta, Xabi San Sebastian, Peter Maund, Ixiar Oreja, Juan Mari Beltran, Urbil Artola, Luis Camino eta Olatz Zugasti), estiloa eta musika-tresnen tratamenduaren sendoketa dira nagusi.

2001. urtean ALBOKAk taldea sendotu egin zuen Lorius bere hirugarrengo lan diskografikoa aurkezteko Suso Saiz ekoizlearen ardurapean. Abesti tradizionalak eta itxura berriko gaiak era txukun eta harrigarrian uztarten asmatu zuen taldeak, gogoz indarberritutako lana lortuaz. Lan honetarako ALBOKAk Martá Sebestyénhungariar kantariaren lankidetza izan zuen, honek hemeretzitik bost kanta euskeraz kantatu zituen. Mundu osoko folk musikan ospetsua den kantari nabarmen honek, Oscar-a irabazi zuen “El Paciente Inglés” filmaren soinu bandan parte hartzeagatik. ALBOKArekin diskoa grabatzeaz gain, taldearekin zuzeneko emanaldiak ere egin zituen. Xabi San Sebastian eta Eliseo Parraren ahotsez gain Fiachra Mac Gabhann, Peter Maund, Juanjo Otxandorena, Juan Mari Beltran, Iñigo Monreal, Garbiñe Sagastibeltza, Christophe Juste, Tino di Geraldo, Julio Andrade eta David Escudero izan ziren orduan artista gonbidatuak.

2004. urtean LAU ANAIAK argitaratu zuten. Benito Lertxundi kantariaren lankidetza izan zuten orduan (Hariztarren balada). Ohiko kolaboratzaile ziren Xabi San Sebastian, Juanjo Otxandorena, Fiachra Mac Gabhann eta Peter Maundez gain israeldar Zohar Fresco perkusio-jolea ere entzuteko aukera izan genuen.

Joxan Goikoetxea eta Alan Griffinek zuzentzen dute laister 25 urte beteko duen talde hau. Bere ibilbidean eta garai eta proiektu desberdinetan Txomin Artola, Josean Martín Zarko, Juan Arriola, Juanjo Otxandorena edo Xabi San Sebastián ere aritu dira Europako hainbat Folk eta Herri musika jaialdi ezagunetan.

Alboka – Diskografia
Alboka – (1994)

Bi beso lur – (1998)

Lorius -(2001)

Lau anaiak – (2004)
Lurra, Ur, Haize – (2017)

ALBOKA – 25. urteurreneko bira – Partaideak:

Alan Griffin – Alboka, flautak, boha, klarinetea, kromornoa eta muxukitarrak
Joxan Goikoetxea – Akordeoia, perkusioa, txirula eta sintetizadoreak
Juanjo Otxandorena – Bouzukia
Xabi San Sebastián – Gitarra, panderoa eta ahotsa

Iraide Ansorena – Perkusioa

Arkaitz Miner – Biolina eta mandolina

Julio Andrade – Kontrabaxua
Iosune Marín – Gitarra, mandolina eta ahotsak

 

 

http://www.aztarna.com/lurraurhaize.htm